EuroBasqueren helburu nagusia da bere baitan dauden herrien aniztasuna errespetatzen duen Europar Batasun federala sortzea, eta Europako herrien, nazionalitateen eta eskualdeen arteko harremanak sustatzea eta Euskadin sakontzea, aipatutako europar batasunari begira.
Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean europar nortasuna sustatzeko lana indartzeko, EuroBasquek Europari buruzko Francisco Javier de Landaburu CIVIS Saria sortzea erabaki zuen 2004an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin lankidetzan. Deialdiak hiru sari biltzen ditu, eta urtero ezartzen da.
Sari hau urtero ospatzen da eta bere helburua da:
Europar Batasunean dauden eztabaida eta arlo garrantzitsu guztiak hezkuntza-esparrura hurbiltzea eta Euskadiko ikastetxeetan ekintzak sustatzea, ikasleek hobeto ezagutu ditzaten.
Sari honek, gazteen artean Europar Batasuneko baloreak zabaldu nahi ditu, EuroBasquek sustatu nahi dituenak, hain zuzen ere: giza duintasuna, askatasuna, demokrazia, berdintasuna, zuzenbidea eta giza eskubideak.
XIX. Francisco Javier Landaburu CIVIS Saria 2025
- Deialdia egiten duena: EuroBasque. Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua.
- Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila.
- Parte hartzaileak: Euskal ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako ikasleak.
- Gaia: Europarrak gara!
- Lana: Parte hartzen duten ikasleek bideo laburra egin beharko dute, izenburu edo mezu batekin batera.
- Bidalketa-formatua: Online
- Sariak:
- 6 finalista: oparia eta diploma bat jasoko dute.
- 3 irabazleak: opari berezia eta diploma bat jasoko dute
- 3 ikasle irabazleen irakasleek 300€ jasoko dituzte.
- Publikoaren sari berezia.
- Lagunta materialak: Irakaslearentzako gida didaktikoa
AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: 2025ko MAIATZAREN 20a