EuroBasqueko Diruzaina
Ikasketak
- Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, Enpresa adarrean eta Enpresa Finantzaketa eta Merkaturatzea espezialitateetan.
- Marketineko masterra. Euskal Herriko Unibertsitatea.
- Bilboko Merkataritza Ganberako gai zibiletan eta merkataritzakoetan bitartekari izateko prestakuntza.
Lan-esperientzia
- Bere lanbide-ibilbidean, sektore publikoan zein pribatuan egin du lan.
- Erantzukizun handiko postua bete du honako erakunde hauetan: Cespa S.A., Athletic Club, Sprilur S.A., Urazca S.A., Progesinsa S.A.
- Hainbat enpresatako kontseilaria izan da.
- Gaur egun, komunikazioaz, publizitateaz eta ekitaldien ekoizpenaz eta antolaketaz arduratzen den enpresa-talde bateko bazkide-zuzendaria da.
- Merkataritza-esparruko gatazkak adostasunez konpontzeko bitartekari gisa jarduten du.
Beste alderdi batzuk
- Ekonomialarien Euskal Elkargoko presidentea eta Espainiako Ekonomialarien Kontseilu Nagusiko lehendakari ohia.
- Bilboko Merkataritza Ganberako Arbitraje Gorteko Gatazkak Adostasunez Konpontzeko Batzordearen Batzorde Iraunkorreko presidentea.
- EUROBASKeko Zuzendaritza Batzordeko kidea (Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua).
- Bilboko Merkataritza Ganberako bitartekari titularra.
- FIFA ETA UEFA Match Agent.
- Getxoko Arenas Clubeko lehendakari ohia.
Irakaskuntza
- Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Tituluen eta Know How Business College-ren irakaslea izan da.
- Merkataritza-bitartekaritzari buruzko mintegiak eta hitzaldiak eman ditu hainbat erakunde publiko eta pribaturentzat.

