Iñigo Martínez Zatón

EuroBasqueko Presidenteordea

Iñigo Martínez Zatón (Bilbo, 1987). Politika Zientziak ikasi zituen eta Nazioarteko Harremanetako Masterra egin du (2015).

Maila profesionalean, aldi baterako hainbat lanbide izan ditu, bai eta aholkulari independentea ere atzerriko hainbat erakunderentzat Euskadin egiten dituen jardueretan. Hiru urtez, Bakearen aldeko Lankidetzarako GGKEaren Euskadiko ordezkaria izan zen. 2014tik 2016ra Europako Parlamentuan Ezker Batuak duen ordezkaritzako tokiko laguntzailea izan da Euskadin. 2016ko iraileko Euskadiko hauteskunde autonomikoetan, Elkarrekin Podemos koalizioak (Podemos- Ezker Anitza IU – Equo) hautatu zuen parlamentari. Legebiltzar horretan honako arlo hauetan parte hartzen du:

Kanpo Harremanetarako eta Europako Gaietarako Batzordea.
Hezkuntza Batzordea.
Etxebizitza, Ingurumen eta Lurralde Plangintza Batzordea.
Kontrol Batzordea EITBri.
Ezkerraldea eta Oarsoaldea berroneratzeko ponentzia.
Kurdistango taldeartea.

Alderdiari dagokionez, Ezker Anitza-IUko Antolaketa idazkaria da, Ezker Batu Federaleko Nazioarteko Elkartasunaren arduraduna, eta aktiboki parte hartzen du Europako Ezker Alderdian.